2020(e)ko ekainaren 13(a), larunbata

Tamaimo - Arguayo - Santiago del Teide - El Molledo - Tamaimo . Bide Zirkularra

Garai hauetan, guagua serbitzua erabat egonkortua ez dagoenez, auto bat alokatu dugu hainbat txango egiteko ugartearen zehar. Bide berriak ezagutu, gozatu eta bide batez argazkiak egiteko helburuarekin.

Lehenengoa, ekainaren 9an, asteartez, egin dugu. Tamaimo (570 m.), Arguayo (905 m.), Santiago del Teide (930 m.) eta itzulera Tamaimora berriz, el Molledotik pasatuz.

Txangoa lau herriak lotzen dituen aintzineko bide berrituetatik dihoa. Beraz bide zabalak, erosoak eta ongi seinalatuak. Garai honetan bide guztian bertako landare asko ikusten dira eta harri gorri eta arren gainetik landare berde eta loratuak ere.

Lehenengo zatia, Tamaimotik Arguayora, aldapatsua da baino ordu betean ondo egiten da. Hegoaldetik Tamaimora TF-82 errepidetik iristerakoan autoa aparkatu eta eskuinaldera abiatzen da bidea, calle La Rosa, aldapatsuan gora. Kalea amaitzen denean bide zabal eta ondo egokitua abiatzen da goruntz.

                                            Tamaimo. Bide hasieran.

Arguayoruntz

Oso bide atsegina bejeque (Aeonium)-z inguratuta


1. etapako bideoa


Lepo batera iristean hartu ezkerretara eta jarraitu. Bidea autopistaren azpitik pasatzen da eta berehala Arguayora iristen da.
 
    Arguayo herria

Segi errepidea goruntz "Buztingintza Zentro eta museora" iristean bidea ezkerretara hartzen du zementuzko malda aldapatsuan zehar.

                            Arguayo errepidetik Montaña de la Hoya antenaz beteta ikus daiteke.

    Buztingintza Zentroa. Hemen abiatzen da "Santiago del Teide"rako bidea.

Aurrean, antenaz josita, dugun "Montaña de la Hoya" ( 1,137 m.) ezkerretik inguratzen du bidea.

                                                                           2. etapako bideoa

Bigarren zati honetan bidea oraindik 100 m. igoko da Santiago del Teidera jeitsi aurretik (1,5 ordu). Bidea oso goian doa eta bailararekiko ikuspena zoragarria da, guri lainoa sartu zitzaigun arren.

    Laino tartean bailarako herrixkak eta errepidea.

Behera iristerakoan bidea errepidealbotik dihoa oraindik 1,3 km. falta zaigularik Santiago del Teidera iristeko.


                                   Bejeque (Aeonium canariense) txikia harri bolkanikoen artean.

Harri bolkanikoz osatutako paisaia.

Santiago del Teidera iristerakoan atsedena hartu eta bokadiloak jan genuen. Atsedena gozatu genuen postrea eta kafea bertako jatetxe batean hartuz.

Gofio et txokolate kremak
"Kafe leche y leche"

El Molledo

Itzulera arroaren beste aldetik Playa de Santiagora jeisten den bidea hartu eta El Molledotik igaro ondoren ordu batean Tamaimora iritsi ginen.

Panoramika El Molledotik. Tamaimoruntz.

3. etapako bideoa

Aurrean Tamaimo herria. "Cardon" landarea

Tamaimoko etxeak

Tamaimoko eliza

Herriko etxe berrituak

Etxe zaharra










iruzkinik ez: