2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Anaga Landa parkea

"Anaga" Landa Parkea Tenerifeko iparekialdean dagoen penintsula menditsuan kokatuta dago.

Ipar eta hegoaldeko isurialdeak bereizten dituen mendigainean "alisioak" hodeiak metatzen dituzte, bertan hezetasun baldintza egokiak sortuz, "fayal-brezal" eta "laurisilva" bezalako baso hezeak garatzeko 500m.tik gora. Bertako landaredia zein faunaren espezie aberastasuna eta endemismoengatik ere babestua dago Landa Parkea.

"El Bailadero"tik hegoaldera "San Andrés"
"El Bailadero"tik hegoisurian "San Andrés"

"El Bailadero"tik iparisurian "Taganana"
"El Bailadero"tik iparisurian "Taganana"

"Santa Cruz" atzealdean dago

"Peña Friolera" (621 m.) "Taganana- Santa Cruz" guagua.

Duela 5 urte "Reserva de la Biosfera" izendatu zuten eta orduz geroztik zenbait bide egiteko baimena eskatu behar da, mugak jarri dituztelako. Baimena eskatzeko web-a.

Guk horietako bide bat egin nahi genuen, "El Bailadero" (684 m.)tik "Chinobre" (910 m.) mendira "El Pijaral" bidearen barna. Zonalde babestua denez eta baimena lortu ez genuenez beste baterako utzi behar izan genuen. 

Basozainak, berak, beste aukera bat eskeini zigun "laurisilva" basoaz gozatzeko geunden tokitik gertu. "El Bailadero"tik 5 bat km atzerago joanda Tagananako Baso Etxea (832 m.) dago eta bertatik abiatzen den "Las Vueltas de Taganana" izeneko bidea hartu genuen. Bide honek "Taganana"raino (200 m.) eta "San Roque" hondartzaraino eramango liguke baino joanetorria egin behar genuenez baso hezearen amaieraraino jeistea erabaki genuen, basozainaren aholkua jarraituz.



Camino de las vueltas de Taganana- hasieran




Bidea Baso Etxearen ezkerraldetik goruntz hartzen da Tagananarako norabidean. Hasieran goruntz egiten badu ere berehala kobazulo erdi estali batetik pasa eta zuzen jarraitzen du zati zelaitsu batean. Ondoren nabarmen beheruntz egiten duen bide zigi-zagatsuan jarraitzen du, ( hortik bidearen izena ).

Bide zigi-zagatsua

Helechos gigantes
Iratze erraldoiak



Bidea, basoaren barna doanez, hezea da, batzuetan bustia. Bertan "laurisilva"ko landare bereziak aurkitzen ditugu. Iratze erraldoiak, erramu arbolak, goroldiak eta likenak, besteak beste.


Verodes
Bejeque edo Verode

Iratze erraldoiak

Fayal - brezal

Likenak

Servicio de guaguas . Lotura honekin "Guagua" zerbitzua ikus dezakezue.

Atsedena " Merendero Casa Carlos"-en egin genuen, bertan bazkaltzen. Oso janari ona eta merkea, Merezi du. Gure semeak gomendatuta! Esker anitz, Gorka!

Anagako Meredero Casa Carlos-tik hegoaldera . "Gran Canaria" irla urrutian.





2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Tajinaste loratuak Teideko "Cañadetan"

Asteazkenean Teideren "Cañadetara" igo ginen bertan dauden ibilbideetako bat egitera. Tajinasteak loratzen ari zirela profitatuz, hauetako eremu zabal bat bisitatzera joan ginen. Zehazki, El Portillotik La Fortaleza izeneko harkaitzetara hurbildu ginen. La Fortaleza, Teideren iparraldean gelditzen diren "Las Cañadas"-eko kono bolkaniko zaharraren harkaitz multzo bakarra da.

Bisitari Zentroa "El Portillo"
Abiapuntua: Bisitari Zentroa


Abiapuntua El Portilloko Bisitari Zentroa da (hau bera ere bisitatzea oso gomendagarria da).

Ibilbidea S-1 (sendero 1) zenbakiz izendatua da eta bidean zehar hori adierazten duten plaka berdeak ikusiko ditugu, bide zuzenaren seinale. Harriz mugatutako bide lehor eta hondartsua da, joanetorrian 10 bat kilometro du eta 3 bat ordutan egin daiteke. Gorabehera txiki batzuk dituen arren gehien bat leuna da.

Sendero 1 del Teide
S-1 bidea hasten


Bidean zehar Teide bistan dago

Teideren beste ikuspegi bat

Bide erdiko puntua

Cañadas de los Guancheros
"Cañada de los Guancheros" eta atzean "La Fortaleza"ko pareta.


La Fortalezako harkaitzen magalean ondo babesturiko tajinaste multzo handia ikusten da eta aurrean "Cañada de los Guancheros" deituriko zabalgune hondartsua.

Tajinastes rojos en flor

Tajinaste loratuak bideoa


Zabalgunera iristerakoan eskuineruntz (S- 29) bideak goruntz egiten du "Degollada del Cedro"-ra eta zuzenean (S-1) ibilbideari jarraituz "Cañadas de los Guancheros" zeharkatzen dugu "La Fortaleza" paretaren oinaren zehar, tajinaste eremu babestuaren ondotik bukaeraino. 

Teide con tajinaste rojo en flor
Erleari ere tajinastea gustatzen zaio.

Gero bidea beheruntz egiten du "La Guancha eta El Socorro" hondartzaraino, iparraldeko pinadiaren barna.

Puntu honetan Teide eta tajinasteen azken argazkia egin ondoren itzulerako bidea hartu genuen.

Azken tajinasteari argazkia eginda itzuli ginen

Itzulerako seinalea

El Portilloko Bisitari Zentrora iritsi ginenean itxita aurkitu genuen eta bazkaltzeko ordua zenez bokadiloa hartu eta inguruko muskerrekin platanoa partekatu genuen. Oso fidakorrak dira.

Gallotia intermedia
Musker moteatua kanariarra. Tenerifeko musker erraldoia. (Gallotia intermedia)

Musker kanariarra platanoa jaten.



2020(e)ko ekainaren 13(a), larunbata

Tamaimo - Arguayo - Santiago del Teide - El Molledo - Tamaimo . Bide Zirkularra

Garai hauetan, guagua serbitzua erabat egonkortua ez dagoenez, auto bat alokatu dugu hainbat txango egiteko ugartearen zehar. Bide berriak ezagutu, gozatu eta bide batez argazkiak egiteko helburuarekin.

Lehenengoa, ekainaren 9an, asteartez, egin dugu. Tamaimo (570 m.), Arguayo (905 m.), Santiago del Teide (930 m.) eta itzulera Tamaimora berriz, el Molledotik pasatuz.

Txangoa lau herriak lotzen dituen aintzineko bide berrituetatik dihoa. Beraz bide zabalak, erosoak eta ongi seinalatuak. Garai honetan bide guztian bertako landare asko ikusten dira eta harri gorri eta arren gainetik landare berde eta loratuak ere.

Lehenengo zatia, Tamaimotik Arguayora, aldapatsua da baino ordu betean ondo egiten da. Hegoaldetik Tamaimora TF-82 errepidetik iristerakoan autoa aparkatu eta eskuinaldera abiatzen da bidea, calle La Rosa, aldapatsuan gora. Kalea amaitzen denean bide zabal eta ondo egokitua abiatzen da goruntz.

                                            Tamaimo. Bide hasieran.

Arguayoruntz

Oso bide atsegina bejeque (Aeonium)-z inguratuta


1. etapako bideoa


Lepo batera iristean hartu ezkerretara eta jarraitu. Bidea autopistaren azpitik pasatzen da eta berehala Arguayora iristen da.
 
    Arguayo herria

Segi errepidea goruntz "Buztingintza Zentro eta museora" iristean bidea ezkerretara hartzen du zementuzko malda aldapatsuan zehar.

                            Arguayo errepidetik Montaña de la Hoya antenaz beteta ikus daiteke.

    Buztingintza Zentroa. Hemen abiatzen da "Santiago del Teide"rako bidea.

Aurrean, antenaz josita, dugun "Montaña de la Hoya" ( 1,137 m.) ezkerretik inguratzen du bidea.

                                                                           2. etapako bideoa

Bigarren zati honetan bidea oraindik 100 m. igoko da Santiago del Teidera jeitsi aurretik (1,5 ordu). Bidea oso goian doa eta bailararekiko ikuspena zoragarria da, guri lainoa sartu zitzaigun arren.

    Laino tartean bailarako herrixkak eta errepidea.

Behera iristerakoan bidea errepidealbotik dihoa oraindik 1,3 km. falta zaigularik Santiago del Teidera iristeko.


                                   Bejeque (Aeonium canariense) txikia harri bolkanikoen artean.

Harri bolkanikoz osatutako paisaia.

Santiago del Teidera iristerakoan atsedena hartu eta bokadiloak jan genuen. Atsedena gozatu genuen postrea eta kafea bertako jatetxe batean hartuz.

Gofio et txokolate kremak
"Kafe leche y leche"

El Molledo

Itzulera arroaren beste aldetik Playa de Santiagora jeisten den bidea hartu eta El Molledotik igaro ondoren ordu batean Tamaimora iritsi ginen.

Panoramika El Molledotik. Tamaimoruntz.

3. etapako bideoa

Aurrean Tamaimo herria. "Cardon" landarea

Tamaimoko etxeak

Tamaimoko eliza

Herriko etxe berrituak

Etxe zaharra










2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Taganana - Playa Tamadiste - Afur txangoa

Kaixo irakurleok,
Berriz nauzue blog hau idazten aspaldikoen parte.
Aldi honetan erakutsi nahi dizuet ibilbide bat "Taganana"-tik Afur herrira "playa de Tamadiste"-tik pasatuz.
Ibilbide zirkularra egin daiteke Afur herritik Tagananara bueltatzeko. Hau zen gure asmoa baina nekatu samar geunden eta argentinar bi emakumek eraman gintuzten kotxez Tagananara.

Oso ibilbide polita da, batez ere, Tagananatik playa de Tamedistera.
Tagananara iritsi aurretik karretera ondoan gelditu ginen Tagananako1. argazkia egiteko.


Taganana izena jatorri "guanche"-a du. Bertatik ibilbide desberdinak daude oinez egiteko , El Bailadero, Almáciga edo Afur-era joateko.

Gure ibilbide honetan Afur-era joango gara "playa de Tamadiste"tik pasatuz.
Bidearen hasieran etxe txiki batzuk aurkitzen ditugu. Bidea zabala eta ona. Laister "Caserio de Auchones" edo "el Chorro"era iristen gara. Bertan izandako baserritik etxetxo batzuk mantentzen dira hala nola mahaztiak eta ardoa egiteko erabiltzen zen "Tolarea"



                                            Tolarea


Argazki hauetan, lehen esandakoa, errez ikusten da.

Argazkiak egiteko leku eta paisai ederrak aurkitzen direnez, bidean aurrera egitea mantsotzen du.

Argazki honetan mahaztiak ikus daitezke. Atzekaldean ikusten diren arrokak "Los Hombres" izena dute. Itsasaldera gertuena dagoena "Roque de las Animas" izena du eta bestea "Roque de Enmedio".

                                           Kobazulo batean txabola bat ereiki dute.

Mapa honetan gure ibilbidea, "Taganana"tik "Afur"era, oso ondo ikusten da.





Tenerifeko ibilbideetan oso flora aberatsa mires dezakegu.

                                            Aeonium

                                           Bejeke.


Toki hontatik hondartzara jeisteko bidea hasten da.


Ez genuen oso egun argitxoa izan. Ibiltzeko primeran.

"Cardon". Arbusto endemiko 

 
"Playa de Tamadiste". Txikia eta harrizkoa. Ura oso argia eta garbia. Guk ez genuen denborarik izan bainu bat hartzeko. Eguraldi beroa izan ezkero ziur hartuko genuela!

Hortik Afurera joateko bidea barranko batetik dihoa. Ez da zaila baina aldapatsua bai.



Adi egon behar da barranko hau zeharkatzeko. Ur asko baldin bada ezin da egin.

                                              Harri formazio artiztikoa

     Afurera iritsi aurretik harri honekin topatu ginen


   Afur herrian gure bokatak hartu ditugu.


 Bueltan kotxe utzi genuen tokira itzuli ginen.

Roque de las Animas.
Tagananan