2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Anaga Landa parkea

"Anaga" Landa Parkea Tenerifeko iparekialdean dagoen penintsula menditsuan kokatuta dago.

Ipar eta hegoaldeko isurialdeak bereizten dituen mendigainean "alisioak" hodeiak metatzen dituzte, bertan hezetasun baldintza egokiak sortuz, "fayal-brezal" eta "laurisilva" bezalako baso hezeak garatzeko 500m.tik gora. Bertako landaredia zein faunaren espezie aberastasuna eta endemismoengatik ere babestua dago Landa Parkea.

"El Bailadero"tik hegoaldera "San Andrés"
"El Bailadero"tik hegoisurian "San Andrés"

"El Bailadero"tik iparisurian "Taganana"
"El Bailadero"tik iparisurian "Taganana"

"Santa Cruz" atzealdean dago

"Peña Friolera" (621 m.) "Taganana- Santa Cruz" guagua.

Duela 5 urte "Reserva de la Biosfera" izendatu zuten eta orduz geroztik zenbait bide egiteko baimena eskatu behar da, mugak jarri dituztelako. Baimena eskatzeko web-a.

Guk horietako bide bat egin nahi genuen, "El Bailadero" (684 m.)tik "Chinobre" (910 m.) mendira "El Pijaral" bidearen barna. Zonalde babestua denez eta baimena lortu ez genuenez beste baterako utzi behar izan genuen. 

Basozainak, berak, beste aukera bat eskeini zigun "laurisilva" basoaz gozatzeko geunden tokitik gertu. "El Bailadero"tik 5 bat km atzerago joanda Tagananako Baso Etxea (832 m.) dago eta bertatik abiatzen den "Las Vueltas de Taganana" izeneko bidea hartu genuen. Bide honek "Taganana"raino (200 m.) eta "San Roque" hondartzaraino eramango liguke baino joanetorria egin behar genuenez baso hezearen amaieraraino jeistea erabaki genuen, basozainaren aholkua jarraituz.



Camino de las vueltas de Taganana- hasieran




Bidea Baso Etxearen ezkerraldetik goruntz hartzen da Tagananarako norabidean. Hasieran goruntz egiten badu ere berehala kobazulo erdi estali batetik pasa eta zuzen jarraitzen du zati zelaitsu batean. Ondoren nabarmen beheruntz egiten duen bide zigi-zagatsuan jarraitzen du, ( hortik bidearen izena ).

Bide zigi-zagatsua

Helechos gigantes
Iratze erraldoiak



Bidea, basoaren barna doanez, hezea da, batzuetan bustia. Bertan "laurisilva"ko landare bereziak aurkitzen ditugu. Iratze erraldoiak, erramu arbolak, goroldiak eta likenak, besteak beste.


Verodes
Bejeque edo Verode

Iratze erraldoiak

Fayal - brezal

Likenak

Servicio de guaguas . Lotura honekin "Guagua" zerbitzua ikus dezakezue.

Atsedena " Merendero Casa Carlos"-en egin genuen, bertan bazkaltzen. Oso janari ona eta merkea, Merezi du. Gure semeak gomendatuta! Esker anitz, Gorka!

Anagako Meredero Casa Carlos-tik hegoaldera . "Gran Canaria" irla urrutian.





iruzkinik ez: