2011(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

LA CUEVA DEL VIENTO - ICOD -2011-01-04









Bisita berezia da. Europako "tubo volcanico" handiena da. Teideren ondoan dagoen
"Pico Viejo" koladetatik sortua. Merezi du. Ez da beste kobazuloetan egiten dugun bisitaldirik ezer ikusi behar. Oso ondo zainduta dago. Espeleologo batek bertan sortutako fenomeno geomorfologikoak (simak, terrazak,...) esplikatzen ditu. 17 km. baino gehiago ditu. Erakusten dena zati txiki bat da.

Iraunpena: ordu bat eta 50 minutu. 15€/pertsona

Erreserba aurretik egin behar da.  Asteartetik ostiralera. 9.00tik 16.00 arte. tf. 922815339
www.lacuevadelviento.net

2011(e)ko urtarrilaren 23(a), igandea

Nire ametsa: Familia osoa Teide igotzea - 2009ko abenduaren 28an

http://maribelcanaria.ikasblog.net/files/2011/01/dsc03115.JPG

Teideren tontorrean

Goizeko 10etan abiatu ginen eta tontorrean haize handia zebilen. 3rak aldera iritsi ginen. Teleferikoan jeistea pentsatuta genuen baina haizea dagoenean ez dabil eta azkar jeitsi behar ginen, arratsaldeko 7 t'erditan behean geunden, iluntzen ari zen.

Primeran pasa genuen. Gurekin batera nire amabesoetako iloba, Alejandro, gurekin igo zen.

Hau aspaldi editatu behar nuen baina beste gauzak egiten eta ikasten ibili naiz eta ...