2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Tajinaste loratuak Teideko "Cañadetan"

Asteazkenean Teideren "Cañadetara" igo ginen bertan dauden ibilbideetako bat egitera. Tajinasteak loratzen ari zirela profitatuz, hauetako eremu zabal bat bisitatzera joan ginen. Zehazki, El Portillotik La Fortaleza izeneko harkaitzetara hurbildu ginen. La Fortaleza, Teideren iparraldean gelditzen diren "Las Cañadas"-eko kono bolkaniko zaharraren harkaitz multzo bakarra da.

Bisitari Zentroa "El Portillo"
Abiapuntua: Bisitari Zentroa


Abiapuntua El Portilloko Bisitari Zentroa da (hau bera ere bisitatzea oso gomendagarria da).

Ibilbidea S-1 (sendero 1) zenbakiz izendatua da eta bidean zehar hori adierazten duten plaka berdeak ikusiko ditugu, bide zuzenaren seinale. Harriz mugatutako bide lehor eta hondartsua da, joanetorrian 10 bat kilometro du eta 3 bat ordutan egin daiteke. Gorabehera txiki batzuk dituen arren gehien bat leuna da.

Sendero 1 del Teide
S-1 bidea hasten


Bidean zehar Teide bistan dago

Teideren beste ikuspegi bat

Bide erdiko puntua

Cañadas de los Guancheros
"Cañada de los Guancheros" eta atzean "La Fortaleza"ko pareta.


La Fortalezako harkaitzen magalean ondo babesturiko tajinaste multzo handia ikusten da eta aurrean "Cañada de los Guancheros" deituriko zabalgune hondartsua.

Tajinastes rojos en flor

Tajinaste loratuak bideoa


Zabalgunera iristerakoan eskuineruntz (S- 29) bideak goruntz egiten du "Degollada del Cedro"-ra eta zuzenean (S-1) ibilbideari jarraituz "Cañadas de los Guancheros" zeharkatzen dugu "La Fortaleza" paretaren oinaren zehar, tajinaste eremu babestuaren ondotik bukaeraino. 

Teide con tajinaste rojo en flor
Erleari ere tajinastea gustatzen zaio.

Gero bidea beheruntz egiten du "La Guancha eta El Socorro" hondartzaraino, iparraldeko pinadiaren barna.

Puntu honetan Teide eta tajinasteen azken argazkia egin ondoren itzulerako bidea hartu genuen.

Azken tajinasteari argazkia eginda itzuli ginen

Itzulerako seinalea

El Portilloko Bisitari Zentrora iritsi ginenean itxita aurkitu genuen eta bazkaltzeko ordua zenez bokadiloa hartu eta inguruko muskerrekin platanoa partekatu genuen. Oso fidakorrak dira.

Gallotia intermedia
Musker moteatua kanariarra. Tenerifeko musker erraldoia. (Gallotia intermedia)

Musker kanariarra platanoa jaten.



iruzkinik ez: