2020(e)ko abuztuaren 2(a), igandea

Tajinaste Urdina edo "Picante"

"San Juan" egunean berriro "Teide"ko "Cañadetara" igo ginen Tajnaste urdinak loratuak ikusteko eta erretratatzeko asmotan. Genuen informazioaren arabera bertako "Sendero 2" bidean ikus zitezken. Informazioa egiaztatze arren "El Portillo"ko "Bisitari Zentro"ra jo genuen eta bertan gure plana aldatu izan behar genuen. Alde batetik, asteazkena izanik, S-2 bidea itxita zegoen bertako landaredia babeste arren eta bestetik, tajinaste horiek ikusteko ez zen ibilbide egokiena. Horren ordez beste bi ibilbide eskaini zizkiguten eta guk "Volcan de Fasnia" izena duen "S-20" bidea aukeratu genuen.




Bidea egitea joan aurretik "Bisitari Zentroko" lorategian gure lehen tajinaste urdinak ikusi genituen. 





"El Portillo"tik "La Esperanza"ko TF-24 errepidean bostpasei kilometro eginda eta "Izaña"ko bidegurutzera iritsi aurretik, errepidearen ezkerraldean, "Corral del Niño" deituriko aparkalekuan autoa utzi genuen.



Aparkaleku bertatik "S-21" ibilbidea irteten da eta errepidearen beste aldean guk egin genuen "S-20" bidea.

Bidearen hasieran errepide bazterrean aurkitu genituen tajinaste urdin sail bat.








Corral del Niño (2.240 m.) Izañako behatokia 

Bidearen hasieran, eskuin aldera eta pitin bat goruntz hartu genuen ibilbidearen norantza.

    Bidearen panoramika. Itsatsoan Gran Canaria, erdian "Volcan de Fasnia" (beltza) eta eskuinean Teide


Ibilbidea laua, biguna eta ez oso luzea (5.166 m.) da, (S-20) xaflen bidez markatua eta harri koxkorrez mugatuta dago. Zirkuitoa zirkularra da "Izaña"ko behatoki astronomikoa eta "Teide"ko tontorra bistapean egiten da. "Volcan de Fasnia"ko laba beltza hasieratik ikusten da.

    Bidearen hasieran mendebalderuntz, atzean "Izaña"ko behatoki astronomikoa uzten dugularik.


Teideko margaritak ikusi genituen bidean.

Ekarritako "Córcega"ko mufloietatik babestuak daude.







Paisaian laba kolada desberdinak ikus daitezke.

Garai honetan ikusgarria da paisaian dagoen kolore kontrastea.







    "Volcan de Fasnia" iristen pista zabaletik

    Hemen bideko beste tajinaste urdinak.

                                      Pista zabaletik jarraituz. Atzean "Volcan de Fasnia"


     Zirkuitoko informazio panela.

    "Izaña"ko behatokiko teleskopio sorta.

    Bidearen amaiera aparkalekura iristen aurrean Teide dugularik.






2020(e)ko uztailaren 26(a), igandea

Roque de Taborno

Ekainaren 23an berriro Anagara, zehazki Tabornora joan ginen handik izen bereko "Roque"ari bira eman eta berriro herrixkara itzultzeko.

                                                              Roque de Taborno

Tabornora iristeko La Lagunatik Anagako errepidea (TF-12) hartu Las Mercedes eta Cruz del Carmen pasa ondoren eta merendero "Casa Carlos"era iritsi aurretik ezkerraldera hartzen da "Las Carboneras eta Taborno"runtz.

                                                                 La Laguna

Bidea erreza baino oso aereoa da. Itsasora jeisten diren Tabornoko eta Afurreko arroak bereizten dituen gailurreriaren barna dihoanez, ibiltzean ziurtasuna eta bertigo eza eskatzen du. Bi aldeetara dauden ikuspegi malkatsuek paisaiaz gozatzeko aukera ematen dute. Mendebaldera "Las Carboneras eta ekialdean Afur eta Tagananaruntz"eko bideak ikusiko ditugu eta "Tabornoko Roque"ari bira emanez itsats eta kostaldearekiko ikuspegi zoragarriak. Mendebaldea "Punta de Hidalgo"-tik "Tamadisteko eta San Roque"ko hondartzak eta "Roques de Anaga"raino.

                                                            Taganana eta Afur

Bidea ez da oso luzea, "Tabornotik Roque"ari bira eman eta itzultzea 1,5 ordutan egin daiteke. Bide luzeago egin nahi ezkero, Las Carboneras (620 m.) edo merendero Casa Carlos (80 m.)-etik abiatu daiteke joan etorrian 2 ordu gehituz.

                                                                    Bide hasieran


                                                          Beste bi mendizaleak atzekaldean

Gu Tabornotik abiatu ginen eguraldi eguzkitsuarekin baino "Roque"ra iristerakoan itsatsotik lainoak sartzen hasi ziren. Atsedentxo bat hartu genuen ea berriro eguraldia hobetzen ote zen baino ez genion itxura onik hartu eta itzultzea erabaki genuen "Roque"ari bira eman gabe. Askotan gertatzen den bezala "Taborno"ra iristerakoan lainoak berriro altxatu ziren. "Roque"ari bira ematea beste baterako utzi beharko dugu.

Las Carboneras

Roque de Taborno

                                                               Caserío de Taborno


                                                                        Eliza

                                               Bejeques sobre la casa canaria antigua

                                                                Pueblo de Taborno





Eguna aprobetxatu arren "Cruz del Carmen"-runtz abiatu ginen bertako "Bisitari Zentro"an Anagan beste txangoak egiteko informazioa eske. Airan eta Israel monitoreak detalle handikin informazioa eskeini ziguten. Inguruko "laurisilva basoa" modu eroso eta didaktikoan bisitatzeko prestatua dagoen "el bosque de los enigmas" deituriko zirkuitotik hasita, Anagan zehar egin daitezken neurri desberdineko ibilbide interesgarriak. 

                                                   Centro de visitantes de la Cruz del Carmen

Informazio gehiago nahi izan ezkero:

2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Anaga Landa parkea

"Anaga" Landa Parkea Tenerifeko iparekialdean dagoen penintsula menditsuan kokatuta dago.

Ipar eta hegoaldeko isurialdeak bereizten dituen mendigainean "alisioak" hodeiak metatzen dituzte, bertan hezetasun baldintza egokiak sortuz, "fayal-brezal" eta "laurisilva" bezalako baso hezeak garatzeko 500m.tik gora. Bertako landaredia zein faunaren espezie aberastasuna eta endemismoengatik ere babestua dago Landa Parkea.

"El Bailadero"tik hegoaldera "San Andrés"
"El Bailadero"tik hegoisurian "San Andrés"

"El Bailadero"tik iparisurian "Taganana"
"El Bailadero"tik iparisurian "Taganana"

"Santa Cruz" atzealdean dago

"Peña Friolera" (621 m.) "Taganana- Santa Cruz" guagua.

Duela 5 urte "Reserva de la Biosfera" izendatu zuten eta orduz geroztik zenbait bide egiteko baimena eskatu behar da, mugak jarri dituztelako. Baimena eskatzeko web-a.

Guk horietako bide bat egin nahi genuen, "El Bailadero" (684 m.)tik "Chinobre" (910 m.) mendira "El Pijaral" bidearen barna. Zonalde babestua denez eta baimena lortu ez genuenez beste baterako utzi behar izan genuen. 

Basozainak, berak, beste aukera bat eskeini zigun "laurisilva" basoaz gozatzeko geunden tokitik gertu. "El Bailadero"tik 5 bat km atzerago joanda Tagananako Baso Etxea (832 m.) dago eta bertatik abiatzen den "Las Vueltas de Taganana" izeneko bidea hartu genuen. Bide honek "Taganana"raino (200 m.) eta "San Roque" hondartzaraino eramango liguke baino joanetorria egin behar genuenez baso hezearen amaieraraino jeistea erabaki genuen, basozainaren aholkua jarraituz.



Camino de las vueltas de Taganana- hasieran




Bidea Baso Etxearen ezkerraldetik goruntz hartzen da Tagananarako norabidean. Hasieran goruntz egiten badu ere berehala kobazulo erdi estali batetik pasa eta zuzen jarraitzen du zati zelaitsu batean. Ondoren nabarmen beheruntz egiten duen bide zigi-zagatsuan jarraitzen du, ( hortik bidearen izena ).

Bide zigi-zagatsua

Helechos gigantes
Iratze erraldoiak



Bidea, basoaren barna doanez, hezea da, batzuetan bustia. Bertan "laurisilva"ko landare bereziak aurkitzen ditugu. Iratze erraldoiak, erramu arbolak, goroldiak eta likenak, besteak beste.


Verodes
Bejeque edo Verode

Iratze erraldoiak

Fayal - brezal

Likenak

Servicio de guaguas . Lotura honekin "Guagua" zerbitzua ikus dezakezue.

Atsedena " Merendero Casa Carlos"-en egin genuen, bertan bazkaltzen. Oso janari ona eta merkea, Merezi du. Gure semeak gomendatuta! Esker anitz, Gorka!

Anagako Meredero Casa Carlos-tik hegoaldera . "Gran Canaria" irla urrutian.





2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Tajinaste loratuak Teideko "Cañadetan"

Asteazkenean Teideren "Cañadetara" igo ginen bertan dauden ibilbideetako bat egitera. Tajinasteak loratzen ari zirela profitatuz, hauetako eremu zabal bat bisitatzera joan ginen. Zehazki, El Portillotik La Fortaleza izeneko harkaitzetara hurbildu ginen. La Fortaleza, Teideren iparraldean gelditzen diren "Las Cañadas"-eko kono bolkaniko zaharraren harkaitz multzo bakarra da.

Bisitari Zentroa "El Portillo"
Abiapuntua: Bisitari Zentroa


Abiapuntua El Portilloko Bisitari Zentroa da (hau bera ere bisitatzea oso gomendagarria da).

Ibilbidea S-1 (sendero 1) zenbakiz izendatua da eta bidean zehar hori adierazten duten plaka berdeak ikusiko ditugu, bide zuzenaren seinale. Harriz mugatutako bide lehor eta hondartsua da, joanetorrian 10 bat kilometro du eta 3 bat ordutan egin daiteke. Gorabehera txiki batzuk dituen arren gehien bat leuna da.

Sendero 1 del Teide
S-1 bidea hasten


Bidean zehar Teide bistan dago

Teideren beste ikuspegi bat

Bide erdiko puntua

Cañadas de los Guancheros
"Cañada de los Guancheros" eta atzean "La Fortaleza"ko pareta.


La Fortalezako harkaitzen magalean ondo babesturiko tajinaste multzo handia ikusten da eta aurrean "Cañada de los Guancheros" deituriko zabalgune hondartsua.

Tajinastes rojos en flor

Tajinaste loratuak bideoa


Zabalgunera iristerakoan eskuineruntz (S- 29) bideak goruntz egiten du "Degollada del Cedro"-ra eta zuzenean (S-1) ibilbideari jarraituz "Cañadas de los Guancheros" zeharkatzen dugu "La Fortaleza" paretaren oinaren zehar, tajinaste eremu babestuaren ondotik bukaeraino. 

Teide con tajinaste rojo en flor
Erleari ere tajinastea gustatzen zaio.

Gero bidea beheruntz egiten du "La Guancha eta El Socorro" hondartzaraino, iparraldeko pinadiaren barna.

Puntu honetan Teide eta tajinasteen azken argazkia egin ondoren itzulerako bidea hartu genuen.

Azken tajinasteari argazkia eginda itzuli ginen

Itzulerako seinalea

El Portilloko Bisitari Zentrora iritsi ginenean itxita aurkitu genuen eta bazkaltzeko ordua zenez bokadiloa hartu eta inguruko muskerrekin platanoa partekatu genuen. Oso fidakorrak dira.

Gallotia intermedia
Musker moteatua kanariarra. Tenerifeko musker erraldoia. (Gallotia intermedia)

Musker kanariarra platanoa jaten.