2025(e)ko otsailaren 16(a), igandea

Sendero Rambla de Castro

 

Tenerifeko iparraldeko kostaldea hobeto ezagutzeko asmotan, argazkiak ateratzeko aukera izan bitartean, Realejoseko kostaldera jo genuen. Han hasten da Rambla de Castro bidexka, “Mirador de los Roques” tik gertu.


Vista panorámica de la costa adornada con tabaibas

Ibilbidea “Mirador de los Roques”tik edo bidearen hasieratik has daiteke. (Koordenatuak: 28º24 "04.8" N 16º34 "49.9" W).

Mirador de los Roques

(ES) Buscando excursiones para hacer senderismo y conocer mejor la costa norte de Tenerife y encontrar sitios para fotografiar nos dirigimos a la costa de Los Realejos. Allí comienza el sendero Rambla de Castro, cerca del Mirador de los Roques.

Se puede comenzar la ruta desde el Mirador de los Roques o desde el comienzo del camino. (Coordenadas: 28º24’04.8” N 16º34’49.9” W).


Comienzo del camino

Ibilaldi hau Kanarietako Naturagune Babestuen Sarearen eta Europako Natura 2000 (Red Canaria de Espacios Naturales Protegidos y de la Red Europea Natura 2000) Sarearen parte da. Bidezidorra itsaslabar batetik doa, Kanarietako paisaia horretako landare endemikoekin. Bide erosoa da, eta paseatzera gonbidatzen gaitu. Paisaiak ikusgarriak dira.

Leku ezin hobea da leku honen historiaz eta gure ondare naturala babestearen garrantziaz hausnartzeko.

(ES) Este paseo forma parte de la Red Canaria de Espacios Naturales Protegidos y de la Red Europea Natura 2000. El sendero va por una zona acantilada con plantas endémicas de este paisaje canario. Es un camino cómodo que invita a pasear. Los paisajes son espectaculares.

Es el lugar perfecto para reflexionar sobre la historia de este lugar y la importancia de preservar nuestro patrimonio natural.


Cardones

Sendero fácil y amplio


"La Romántica" izeneko bideak natura eta historia uztartzen ditu. Bere historiari dagokionez, labarraren behealdean, Juan de Gordejuelaren ur-errota zaharra zen eraikin abandonatu batekin egingo dugu topo. Hamilton & Co. konpainiak garai hartarako apustu berritzailea egitea erabaki zuen: lurrun-makinaren bidez ur-jasogailu bat instalatzea 1903an. Tenerifeko lehen lurrun-makina izan zen. Ura hurbileko jaioberrietatik jaso eta 200 metrotik gorako altuerara igotzen zen, platanondoen finken artean banatzeko. Instalazioak ez du urte asko irauten jardunean. Gaur egun ere, mugarri bat da, inguru horretako ur-ugaritasunaz hitz egiten baitigu. Egoera txarrean dago, eta babestuta eta txukunduta egon beharko luke.

Gaur egun “Mirador de Gordejuela”tik ikus daiteke.


Viejo molino de agua


(ES) La senda llamada “La Romántica” combina naturaleza e historia. Con referencia a su historia nos encontramos con un edificio abandonado en la parte baja del acantilado donde se levantaba el viejo molino de agua de Juan de Gordejuela. La compañía Hamilton & Co. decidió hacer una apuesta innovadora para la época: instalar un elevador de agua mediante máquina de vapor en 1902. Fue la primera máquina de vapor de Tenerife. El agua se recogía de los nacientes cercanos y se subía a más de 200 metros de altitud para repartirse entre las fincas de plataneras. La instalación no duro muchos años en activo. Aún hoy es un hito que nos habla de la abundancia de agua en esta zona. Esta en malas condiciones y debería también estar protegido y adecentado.

Hoy en día se puede ver desde el Mirador de Gordejuela. 




Imágenes del camino

Gure selfie



Sorpresa ugariko txangoa da, esaterako, uharteko palmondo onenetako bat ikustea eta bere historia ezagutzea. Palmondo horren barruan dago La Casona, uhartea konkistatu zenetik eta mende batzuk geroago Castro familiaren egoitza izan zena. La Casonara iritsi aurretik, bainu bat hartzera jaitsi daiteke “Playa de Castro”-ra.


"La Casona" rodeada del palmeral


Es una excursión con muchas sorpresas, como ver unos de los mejores palmerales de la isla y conocer su historia. Dentro de ese palmeral se levanta La Casona que fuera la residencia de la familia Castro desde la conquista de la isla y durante varios siglos después. Antes de llegar a La Casona se puede bajar a darse un baño a la Playa de Castro.

Otras imágenes del palmeral




Otras imágenes del camino



Playa de Castro

“Mirador de San Pedro”ra iritsi aurretik, bidearen amaieran, "Madre del Agua" ur-iturria dago. Ura gailurreko basoetatik iragazten da, arroka iragazgaitzezko geruza batera iritsi arte. Emariak murriztu egin dira iraganean gehiegi ustiatu delako eta prezipitazioak gutxitu direlako.




(ES) Antes de llegar al Mirador de San Pedro, final del sendero, se encuentra una fuente de agua “La Madre del Agua”. El agua se filtra de los bosques de la cumbre hasta alcanzar una capa de roca impermeable. Los caudales han mermado por la sobreexplotación del pasado y la disminución de las precipitaciones.

Imágenes interesantes





Azkenik, Ermita de San Pedro txikia eta kafetegi/jatetxe bat topatuko ditugu. Bertan, erlaxatu eta kafe bat hartu ahal izan genuen paisaia miretsiz. Ezkerretara, bideari jarraituz, Playa del Socorro-ra iritsi daiteke.

(ES) Finalmente nos encontramos con la pequeña ermita de San Pedro y una cafetería - restaurante donde pudimos relajarnos y tomar un café admirando el paisaje. A la izquierda siguiendo el camino se puede llegar a la Playa del Socorro.


Playa del Socorro

Itsasotik "Teide" sumendira igotzeko ezaguna den ibilbidea, "Ruta 040",   "playa del Socorro"tik abiatzen da.

(ES) El camino para subir al volcán del Teide desde el mar, la "Ruta 040" parte desde la Playa del Socorro.

Fotos del final de la ruta


Vista de la Playa de los Roques desde el Mirador.




Bueltako bidean jende gehiago topatu genuen. Primeran disfrutatu genuen eskurtsioaz. Erabat gomendagarria!

(ES) En el camino de vuelta nos encontramos con mas gente. Disfrutamos de la excursión a tope. ¡Totalmente recomendable!

 Coordenadas parking: 28º24’09.5” N 16º34’45.0” W. Guk aparkaleku honetan utzi dugu kotxea.




2020(e)ko abuztuaren 2(a), igandea

Tajinaste Urdina edo "Picante"

"San Juan" egunean berriro "Teide"ko "Cañadetara" igo ginen Tajnaste urdinak loratuak ikusteko eta erretratatzeko asmotan. Genuen informazioaren arabera bertako "Sendero 2" bidean ikus zitezken. Informazioa egiaztatze arren "El Portillo"ko "Bisitari Zentro"ra jo genuen eta bertan gure plana aldatu izan behar genuen. Alde batetik, asteazkena izanik, S-2 bidea itxita zegoen bertako landaredia babeste arren eta bestetik, tajinaste horiek ikusteko ez zen ibilbide egokiena. Horren ordez beste bi ibilbide eskaini zizkiguten eta guk "Volcan de Fasnia" izena duen "S-20" bidea aukeratu genuen.




Bidea egitea joan aurretik "Bisitari Zentroko" lorategian gure lehen tajinaste urdinak ikusi genituen. 





"El Portillo"tik "La Esperanza"ko TF-24 errepidean bostpasei kilometro eginda eta "Izaña"ko bidegurutzera iritsi aurretik, errepidearen ezkerraldean, "Corral del Niño" deituriko aparkalekuan autoa utzi genuen.



Aparkaleku bertatik "S-21" ibilbidea irteten da eta errepidearen beste aldean guk egin genuen "S-20" bidea.

Bidearen hasieran errepide bazterrean aurkitu genituen tajinaste urdin sail bat.








Corral del Niño (2.240 m.) Izañako behatokia 

Bidearen hasieran, eskuin aldera eta pitin bat goruntz hartu genuen ibilbidearen norantza.

    Bidearen panoramika. Itsatsoan Gran Canaria, erdian "Volcan de Fasnia" (beltza) eta eskuinean Teide


Ibilbidea laua, biguna eta ez oso luzea (5.166 m.) da, (S-20) xaflen bidez markatua eta harri koxkorrez mugatuta dago. Zirkuitoa zirkularra da "Izaña"ko behatoki astronomikoa eta "Teide"ko tontorra bistapean egiten da. "Volcan de Fasnia"ko laba beltza hasieratik ikusten da.

    Bidearen hasieran mendebalderuntz, atzean "Izaña"ko behatoki astronomikoa uzten dugularik.


Teideko margaritak ikusi genituen bidean.

Ekarritako "Córcega"ko mufloietatik babestuak daude.







Paisaian laba kolada desberdinak ikus daitezke.

Garai honetan ikusgarria da paisaian dagoen kolore kontrastea.







    "Volcan de Fasnia" iristen pista zabaletik

    Hemen bideko beste tajinaste urdinak.

                                      Pista zabaletik jarraituz. Atzean "Volcan de Fasnia"


     Zirkuitoko informazio panela.

    "Izaña"ko behatokiko teleskopio sorta.

    Bidearen amaiera aparkalekura iristen aurrean Teide dugularik.






2020(e)ko uztailaren 26(a), igandea

Roque de Taborno

Ekainaren 23an berriro Anagara, zehazki Tabornora joan ginen handik izen bereko "Roque"ari bira eman eta berriro herrixkara itzultzeko.

                                                              Roque de Taborno

Tabornora iristeko La Lagunatik Anagako errepidea (TF-12) hartu Las Mercedes eta Cruz del Carmen pasa ondoren eta merendero "Casa Carlos"era iritsi aurretik ezkerraldera hartzen da "Las Carboneras eta Taborno"runtz.

                                                                 La Laguna

Bidea erreza baino oso aereoa da. Itsasora jeisten diren Tabornoko eta Afurreko arroak bereizten dituen gailurreriaren barna dihoanez, ibiltzean ziurtasuna eta bertigo eza eskatzen du. Bi aldeetara dauden ikuspegi malkatsuek paisaiaz gozatzeko aukera ematen dute. Mendebaldera "Las Carboneras eta ekialdean Afur eta Tagananaruntz"eko bideak ikusiko ditugu eta "Tabornoko Roque"ari bira emanez itsats eta kostaldearekiko ikuspegi zoragarriak. Mendebaldea "Punta de Hidalgo"-tik "Tamadisteko eta San Roque"ko hondartzak eta "Roques de Anaga"raino.

                                                            Taganana eta Afur

Bidea ez da oso luzea, "Tabornotik Roque"ari bira eman eta itzultzea 1,5 ordutan egin daiteke. Bide luzeago egin nahi ezkero, Las Carboneras (620 m.) edo merendero Casa Carlos (80 m.)-etik abiatu daiteke joan etorrian 2 ordu gehituz.

                                                                    Bide hasieran


                                                          Beste bi mendizaleak atzekaldean

Gu Tabornotik abiatu ginen eguraldi eguzkitsuarekin baino "Roque"ra iristerakoan itsatsotik lainoak sartzen hasi ziren. Atsedentxo bat hartu genuen ea berriro eguraldia hobetzen ote zen baino ez genion itxura onik hartu eta itzultzea erabaki genuen "Roque"ari bira eman gabe. Askotan gertatzen den bezala "Taborno"ra iristerakoan lainoak berriro altxatu ziren. "Roque"ari bira ematea beste baterako utzi beharko dugu.

Las Carboneras

Roque de Taborno

                                                               Caserío de Taborno


                                                                        Eliza

                                               Bejeques sobre la casa canaria antigua

                                                                Pueblo de Taborno





Eguna aprobetxatu arren "Cruz del Carmen"-runtz abiatu ginen bertako "Bisitari Zentro"an Anagan beste txangoak egiteko informazioa eske. Airan eta Israel monitoreak detalle handikin informazioa eskeini ziguten. Inguruko "laurisilva basoa" modu eroso eta didaktikoan bisitatzeko prestatua dagoen "el bosque de los enigmas" deituriko zirkuitotik hasita, Anagan zehar egin daitezken neurri desberdineko ibilbide interesgarriak. 

                                                   Centro de visitantes de la Cruz del Carmen

Informazio gehiago nahi izan ezkero: